XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Villemessant'ek au esan eban: Ziurtatu egin dauste, ituna ospatzeko, danen artean opari bat eskiñi eutsela.

Bear-bearrezko altzari bat zan, zazpi kutxadun apain-maia.

Alkartea banatu zanean, bazkide bakoitzak bere kutxa utzitu eban eta beste leku batera bere gauzak eroan.

Altzaria Marie'k gorde eban, oroitza lez.

Aldi baten Paris galaitsu bateko erregiñetako bat Marie Duplessis izan ba zan be, erregea, ezpai barik, Nestor Roqueplan izan zan.

Dotoretasun aitzindari, lotsa barik autortzen eban ezin ebala begirik itxi jantzi barri bat agertu bear izaten eban bezperan.

Dandyak bere atsekiñen jarraitzaille biurtzen ziran, Ebanjeliotako esanen jarraitzaille antzera.

Roqueplan ez zan aberats andi eta Cafe du Paris'era elduten zan eta aurreratzearren ardauaren arduradunaren serbitsurik ez eban onartzen, ezanez: Ura nai dot, ez ardaua.

Ori da jatorrena, erriarena!.

Eta egun larrietan, utseko egunetan, patata eta arbaz egiñiko gisadua eskatzen eban.

Ori ikusita leoiak be aragi gisadua eskatzen eben eta botilla bete ur.

Paris orrelaxe jostatzen zan, orrelaxe irrika jardun.

Eta Paris apaintzen zen.

XVIII garren gizaldiko gatz berezia eukala irudian, irudimen arro bategaz, neurri bako sornaz, umore irritsuz eta baita arduragetasun bategaz.

Eta orrela aztuten ziran esanbide guztiak, nasteak, eta erri algarak sortzen dituen eta erregetzak beratzen dituen arrokerizko jardun eta ekitaldiak.

Jostun bat, gau bat....

Zer zan, bitartean, Lise Sergent?.

Zola'k bere Nana liburuan diñoenez, bein andere gurena Satin'egaz egoala, Avenue Villers'eko jauregiko leio batetik begiratu, eta iturri baten egalean jostun bat ikusi ebala.

Begira, ots egin ebala Satin'ek, Poramé erregiña bere zumarrezko otzareagaz!.

Eta aizeak eroandako ur tantak bere arpegia bustiten eutsen artean, bere adiskideari Erregiñaren bizitza kontatu eutsala.

Beste denporaldi baten Paris guztia bere edertasunaren otsein eukan neska arroa eta maitatua, dana batera.

Gizonak bildots antzera mantsotuta, izaki andiak bere mesedeen zain....

Baiña gaur mozkortu egiten da; auzoko andrak, barre egitearren, azantzio bedarra eskintzen dautse ta gero, gaztetxoak arrika jardun.